XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


Hankak baloia jo du,
kanka!
Baloiak leihoko kristala,
klinki eta klanka!
Hautsi da kristala
eta amona azaldu da
leihoan berehala.
Haur lotsagabeak,
garrasi egin du leihotik
amonaren eztarriak.
Eta erne zeuden
udaltzainaren belarriak.
Hasi da gure atzetik korrika
deiadarka, oihuka:
Ume nazkagarriak,
ume nazkagarriak!


Elizako kanpandorrean gaude
denok ezkutaturik,
amona kristalak biltzen
erratza harturik,
udaltzain gizena poste bati helduta
zeharo nekaturik.
Guk ez daukagu presarik.
Ilargia atera arte
ez gara jaitsiko hemendik.